Txokolate beltzezko haguna, liranja eta Ezpeletako biperra

Txokolate beltzezko haguna, liranja eta Ezpeletako biperra

EGIZU BASKARI

OSAGIAK :
  • 200 gr pastizagintzarako txokolate beltz
  • 6 arroltze
  • Liranja 1
  • Ezpeletako biper hauts koilaratara 1
PRESTAKETA :

1- Liranjari azala har eta xeheka.

2- Liranjari jusa atera.

3- Arroltzeen zuringoak eta gorringoak bereiz.

4- Zuringoei gatz doi bat bota eta elurra bezala jo.

5- Liranja azalaren erdia, jus guzia eta txokolatea kazola batean ezar eta su eztitan beroaraz, erregularki nahasiz, nahasketa leuna lortu arte.

6- Gorringoak txokolate urtuarekin eta Ezpeletako biperrarekin nahas.

7-Elur moldean jo arroltzeak nahasketa horri artoski gehi.

8- Entsalada ontzi batera isuri eta 2 orenez hozkailuan hozten utz.