NOR GARA?
AOP EZPELETAKO BIPERRAREN SINDIKATUA “PIMENT D’ESPELETTE-EZPELETAKO BIPERRA” SORMARKA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDE OFIZIAL BAKARRA DA.
Ezpeletako biperraren sindikatua 1993an sortu zen. Jatorrien eta Kalitatearen Frantziako Institutuak 2007ko uztailaren 4an Defentsa eta Kudeaketa Erakunde izendatu zuen.
Sindikatuak, Defentsa eta Kudeaketa Erakunde gisa, arauzko eginkizunak ditu; hala, AOP Ezpeletako biperrari dagozkion kudeaketa, kontrol, babes eta promozio ekintza guziak bere gain ditu.
Ezpeletako biperra ekoitzi nahi duen orok sindikatuko kide izan behar du.
AOP Ezpeletako biperraren sindikatuko administrazio kontseiluko kideak
DATA ZENBAIT
1983
Ezpeletako biperraren sormarkaren sortzeko lehen entsegua
1993
Ezpeletako biper ekoizleak sindikatuan biltzea
2000
AOC Jatorri deitura kontrolatuaren lortzea
2012
Europako AOP (Jatorri deitura babestua) sormarkak Frantziako AOCren ordezkatzea
2017
Etxea AOP Ezpeletako biperraren interpretazio gunearen sortzea
2018
Logo berria + irudi nortasun berria
SAIL DINAMIKOA
BERE LURRALDEAN
BERE LURRALDEAN
2020-2021 KANPAINA
ERAGILE KOPURUA
ERAGILE KOPURUA
199 EKOIZLE
12 PAKETATZAILE
4 TRANSFORMATZAILE
4,867 MILIOI LANDARE LANDATUAK
278 HA LABORANTZA EREMU BIPERRARI LOTUAK
211,678 TONA HAUTS EKOITZIAK
AOP Ezpeletako biper saila laborantzaren arloan salbuespena da, zinez dinamikoa baita eta Ezpeletako biperrak Euskal Herrian eta mundu zabalean fama izigarria baitu.
Ekoizleen salerosketa dinamikari esker, Ezpetako biperra salmenta zirkuitu guzietan dago, Euskal Herrian bezala nazioartean.
EKOIZLEEKIN
DARAMATZAGUN EKINTZAK
DARAMATZAGUN EKINTZAK
Ezpeletako biper saila gizon eta emazte solidarioz osatu komunitatea da. Ekoizpen jokabideak egunerokoan zainduz eta tokiko eta nazioarteko elkartasun eta lankidetza ekintzak antolatuz, eskualdea eta ingurumena errespetatzen dituen laborantzaren alde egiten dugu.
BLE elkartearekin (Ipar Euskal Herriko Civam multzoa) partaidetzan gara, ingurumena gehiago babesten duten laborantza jokabideen bultzatzeko
Eragileak hondakinen kudeatzen laguntzen ditugu, laborantza mintz higatuak bilduz.
Egin-moldeen higieneko formakuntzak antolatzen ditugu, osagarri segurtasun ezin hobeen bermatzeko.
Eta beste ekintza anitz…