ONDDO BIXKOTXA AOP EZPELETAKO BIPERRAREKIN

4 JENDERENTZAT

EGIZU BAZKARI

OSAGAIAK :
  • 125 g irin
  • 200 g onddo barrengorri
  • Zakutxo 1/2 bat altxagarri
  • Baratxuri zizter 1, xehe moztua
  • 3 cl esnegain likido
  • 10 cl esne
  • Arroltze 1
  • Muskada
  • Gatza
  • Oreganoa
  • koilaratara ttipi 1 AOP Ezpeletako biper hauts
PRESTAKETA :

1- Onddoak zartaginean pasa; erdi egosiak direlarik, baratxuria, muskada, oreganoa, gatza eta AOP Ezpeletako biper hautsa gehi.

2- Labea 180°Cra bero (6 termostatoa).

3- Entsalada ontzi batean, arroltzea, irina eta altxagarria jo, esnea eta esnegain likidoa gehi. Nahas.

4-Onddoak egosiak direlarik, ura ontsa ken eta nahasketa horretara gehi. Nahas eta gatza eta AOP Ezpeletako biper hautsa gehi.

5- Nahasketa hori molde batera isuri eta 50 min inguruz labean utz.