OILASKO NUGGETSAK AOP EZPELETAKO BIPERRAREKIN
4 JENDERENTZAT
EGIZU BAZKARI
OSAGAIAK :
- 4 oilasko xafla
- 4 arroltze zuringo
- Ogi xehatua
- Oliba olioa
- Gatza
- AOP Ezpeletako biper hautsa
PRESTAKETA :
1- 4 oilako xaflak 4 arroltze zuringoekin, gatz miko eder batekin eta 4 AOP Ezpeletako biper hauts mikorekin xeheka.
2- Koilara handi baten laguntzaz, nahasketa horrekin bola ttipiak molda.
3- Bola ttipiak ogi xehatuan itzulika. Ogi xehatuz osoki estaliak izan behar dira.
4- Zartagin batean, oliba olio aski ezar nuggetsen ontsa frijitu ahal izateko.
5- Nuggetsak oliotan frijitu arau, itzul, alde guzietan ontsa gorrituak izan daitezen.