OGI GORRITUA, AHUNTZ GASNA BEROA ETA AOP EZPELETAKO BIPERRA

4 OGI XERRARENTZAT

EGIZU BAZKARI

OSAGAIAK :
  • Etxe ogi biribil 1
  • Ahuntz gasna zilindro 1
  • AOP Ezpeletako biper hauts koilaratara ttipi 1
  • Ogi xerra bakoitzean ezti likido koilaratara handi 1
  • Parmako gasna xafla ttipi
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Entsalada 1
PRESTAKETA :

1- Ahuntz gasna xerratan motz, ogi xerren gainean ezar eta Parmako gasna gehi.

2- Ogi xerra bakoitzari oliba olio xirripa bat isuri, gatza eta AOP Ezpeletako biper hautsa gehi eta gainetik eztia ezar.

3- 180 °Ctara berotu labean sar (6 termostatoa), 5-10 min, gratinatu arte.

4- Ogi xigortuak labetik atera eta entsaladarekin zerbitza.