LEGE OHARRAK

JABEA, WEBGUNEAREN ARDURADUNA

www.pimentdespelette.com webgunea eta barne dituen osagai guziak egoitza helbide honetan duen Ezpeletako Biperraren Sindikatuarenak dira:

AOP Ezpeletako Biperraren Sindikatua
25 Merkatu Plaza
64250 EZPELETA
FRANTZIA

WWW.PIMENTDESPELETTE.COM WEBGUNEAREN ERABILPENA

Webgunean sartzeak berak behereko ohar eta baldintzak osoki onartzen dituzula adierazten du. Baldintza horiekin ez bazatoz bat, otoi, orri honen eta webguneko orri guzien kontsulta eten ezazu.
AOP Ezpeletako Biperraren Sindikatuak noiznahi baldintza hauen aldatzeko eskubidea du. Beraz, indarrean dagoen azken bertsioaren kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Internet baliatzeak arrisku batzuk dakartza; beraz, www.pimentdespelette.com webgunea kontsultatu aitzin, erabiltzaileei jakinarazten diegu beharrezkoa dela balizko arrisku guzien kontuan hartzea (ordenagailuan sar daitekeen birus oro, programazio errore oro, moteltze oro, etab.).

Webgunearen erabiltzaileak informatikaren, fitxategien eta askatasunen legearen xedapenak betetzera behartuak dira; horien urratzea zigor penalaz zigor daiteke. Agertzen zaizkien informazio izendunei dagokienez, bereziki, ez dute inolako bilketarik egin behar, ez eta desbideratutako erabilerarik, ez eta, oro har, pertsonen pribatutasunari edo ospeari kalte egin diezaiokeen edozein ekintzarik ere.
Webguneko bezeroek gunea eta/edo bertako informazio oro erabiltzean zuzeneko eta/edo zeharkako kalteak gertatuz gero, AOP Ezpeletako Biperraren Sindikatuak ez du ardurarik izanen.
www.pimentdespelette.com webguneak erabiltzaileak beste webguneetara bidera ditzake, hipertestu esteken bidez. Edozein gisaz, Ezpeletako Biperraren Sindikatua ez da inolaz ere webgune horietako edukien arduradun; eduki guziak webguneen titularren ardura dira osoki.

ARGITALPENAREN ZUZENDARIA

www.pimentdespelette.com webgunearen argitalpenaren zuzendaria AOP Ezpeletako Biperraren Sindikatuko lehendakaria da.

OSTATATZAILEA

Online SAS
BP 438
75366 Paris CEDEX 08
FRANTZIA

WEBGUNEAREN SORKUNTZA ETA ZUZENDARITZA

Webgunea Bixie eta L’encre invisible egiturek diseinatu eta zuzendu dute.

BISITA-TASEN NEURTZEA

Bistatzen duzun webgunea Google Analytics bisita-tasen neurtzeko eta aztertzeko sistemak ikuskatzen du. Sistema horrek gure bisitariei buruzko datu estatistikoak biltzen ditu, gure webgunearen kalitatearen eta ergonomiaren hobetzeko.
Neurketak guziz anonimoak dira; ezin dugu bisitarien nortasuna jakin.

COOKIEEN ERABILPENA

Gure webgunera sartzean, hainbat cookie ezartzen ditugu zure ordenagailuan. Cookieak web-nabigatzaileak bisitariaren disko gogorrean atxikitzen dituen testu-fitxategi ttipiak dira. Cookieen bidez ezin dira bisitariak identifikatu; aldiz, beren ordenagailuaren nabigazioari buruzko informazioa gure webgunean atxikitzen dute (kontsultatu orriak, kontsultaren eguna eta ordua…).
Informazio hori 30 egunez egoten da bisitariaren ordenagailuan pimentdespelette.com helbideari dagokionez, eta 4 urtez Google Analyticsi dagokionez.
Jakinarazten dizugu cookieak grabatzea errefusa dezakezula, zure nabigatzailea konfiguratuz.
Google Analytics zerbitzuaren erabilpen baldintzen 8.1 artikuluari jarraiki, bisitariei adierazpen hau arretaz irakurtzea aholkatzen diegu:
“Webgune honek Google Inc. (“Google”) konpainiak hornitu Google Analytics analisia zerbitzua baliatzen du. Google Analytics tresnak cookieak baliatzen ditu; hau da, zure ordenagailuan kokatzen diren testu-fitxategiak, webgunea laguntzeko erabiltzaileek nola baliatzen duten aztertzen. Cookiek zure webgunearen erabilpenari buruz sortu datuak (zure IP helbidea barne) Google-i helarazten dizkiote, eta azken horrek Estatu Batuetako zerbitzari batzuetan atxikitzen ditu. Google-k informazio hori xede hauetarako baliatuko du: zure webgunearen erabilpenaren ebaluatzeko, argitaratzaileari igortzeko webgunearen aktibitateari buruzko txostenen osatzeko eta webgunearen aktibitateari eta Interneten erabilpenari lotu beste zerbitzu batzuen emateko. Googlek datu horiek beste norbaiti jakinaraztea posible da, legez behartua baldin bada ala beste horrek datuak Google enpresarentzat aztertzen baldin baditu, webgunearen argitaratzaileak barne. Googlek ez du zure IP helbidea Googlek dituen beste datuekin bateratuko. Cookieen erabilpena desaktiba dezakezu, zure nabigatzailean parametro egokiak hautatuz. Hala ere, horien desaktibatzeak webgune honen funtzionaltasun batzuk oztopa ditzake. Webgune hau baliatuz, Googlek zure izendun datuak azter ditzan argi eta garbi onartzen duzu, goian azaldu baldintzetan eta xedeekin.”

JABEGO INTELEKTUALA – EGILE ESKUBIDEAK – COPYRIGHT

Webgune honen edukia Frantziako eta nazioarteko egile eskubideei eta jabego intelektualari buruzko legediaren araberakoa da.
AOP Ezpeletako Biperraren Sindikatuak webgune honetako dokumentuei dagozkien ondare eta moral eskubideak atxikitzen ditu, webgune honetan argitaratu obren egileek beste eskubiderik ez badute. Hala, euskarri elektronikoetako ala paperreko erreprodukzio eskubide oro erreserbatuak dira, deskargatzeko dokumentuenak eta ikono edo/eta argazki irudienak barne.
www.pimentdespelette.com webgunea bisitatzen dutenek eskura dituzten informazioen biltzea, hartzea, deformatzea eta baliatzea debekatua dute.
AOP Ezpeletako Biperraren Sindikatuak webgune honetako dokumentuak bidegabe baliatzen saiatuko den oro auzipetuko du.

DATUEN KONTSULTATZEKO, ALDATZEKO, ZUZENTZEKO ETA EZABATZEKO ESKUBIDEA

Erabiltzaileek berei buruzko datuen kontsultatzeko, aldatzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea dute, 2004ko agorrilaren 6ko legeak aldatu 1978ko urtarrilaren 6ko legearen 39. eta 40. artikuluei eta LCEN organismoaren aholkuei jarraiki. Eskubide horren baliatzeko, AOP Ezpeletako Biperraren Sindikatuarengana jo dezakezu, helbide honetara gutun bat igorriz:

Syndicat du Piment d’Espelette AOP
25 Merkatu Plaza
64250 EZPELETA
FRANTZIA

Internetek ez duenez mezu elektronikoen osotasunaren atxikitzea bermatzen, AOP Ezpeletako Biperraren Sindikatuak erantzukizun orori uko egiten dio mezuak norbaitek bidean hartu ala aldatu dituen kasuetan. Informazio pertsonal garrantzitsurik ez zabal. Isilpeko informaziorik jakinarazi nahi badiguzu, postaz igortzea aholkatzen dizugu.

BEZERO FITXATEGIAREN EZ ESKUALDATZEA

AOP Ezpeletako Biperraren Sindikatua datu pertsonalen hartzaile bakarra da eta bezero fitxategia ez du eskualdatuko.

WEBGUNEAREN HELGARRITASUNA

Helgarritasuna funtsezkoa da webguneen kontsultatzeko, eta eginahal guziak egiten ditugu gure webgunea ahal bezain helgarria izan dadin.
World Wide Web Consortium kontsortzioak (W3C) argitaratu Web estandarrak (XHTML, CSS) betetzeko ahalegin guziak egiten ditugu.

Azken eguneratzea: 2018ko ekaina