OSAGIAK :
- 300 g irris
- 4 pastanagre
- 1 kg makilako muskuilu
- 3 baratxuri zizter
- 5 tipulatx
- 100g arteki
- Gatza
- Ezpeletako biperra
- 20 cl oliba olio
- Perrexila
PRESTAKETA :
1- Muskuiluak egos. Barnekoa bakarrik atxik, eta egosketa jusa berreskura, irazirik
2- Irrisa ur gazitan egos, lehenik urari muskuiluen jus hori gehiturik
3- Pastanagreekin juliana egin
4- Tipulatxak eta baratxuria xerra meheka motz
5- Tipulatxak oliba oliotan gorriaraz
6- Zafla mehetan moztu artekia eta pastanagreak gehi eta eztiki egosten utz, tarteka nahasiz
7- Dena kurruskatsua delarik, muskuiluak gehi. Bero atxik.
8- Wok batean, Ezpeletako biperra eta baratxuri moztua gorriaraz; irrisa gehi eta nahas
9- Irrisari muskuiluekilako nahasketa gehi
10- Gatza gehi
11- Plater batean ezar eta perrexil xehez apain