HEGAZTIKIZ ETA AOP EZPELETAKO BIPERREZ BETE TOMATEAK
4 JENDERENTZAT
EGIZU BAZKARI
OSAGAIAK :
- 4 tomate eder
- 700 g Aldabia hegazti bularki
- 300 g Gruyèreko gasna arraspatu
- Perrexil sorta ttipi 1
- Oliba olioa
- Gatza
- 5/6 g AOP Ezpeletako biper hauts
PRESTAKETA :
1- Labea 180°Cra beroaraz (6 termostatoa).
2- Tomateak garbi eta txapela motz. Koilara ttipi batez, barneko mamia ken, hondoa zilatu gabe. Bazterrean atxik.
3- Perrexila garbi eta hostoka.
4- Hegazti bularkiak puskatan motz.
5- Bularkiak, perrexila, Gruyèreko gasna, oliba olio xirripa bat, 2 gatz miko eta AOP Ezpeletako biper hautsa irabiagailu batera sar.
6- Ontsa xeheka, nahasketa homogeneoa lortu arte. Beharrez, tomate mami pixka bat gehi (errezeta hastapenean bazterrean atxiki zenuena) eta berriz doi bat xeheka.
7- Tomateak nahasketa horrez bete, ontsa tinkatuz, eta laberako plater batean sar. Tomate bakoitzaren gainera oliba olio xirripa bat isuri.
8- Tomate beteak labean sar eta 30 minutu inguru utz; 10 minutu bururatu aitzin, txapela gehi.