GERRENTXOKO IZKIRAK

Gerrentxoko Izkirak Ezpeletako Biperrarekin

EGIZU BASKARI

OSAGIAK :
  • 2 izkira, oskola kendurik
  • Ogi xerra 1
  • Biper-handi gorri bat
  • AOC Kintoa xingarra
  • Oliba olioa
  • Ezpeletako biperra
PRESTAKETA :

1- Biper-handiarekin eta Kintoa xingarrarekin juliana egin eta oliba oliotan doi bat gorriaraz

2- Izkirak zurezko gerrentxo ttipi batean zizta; plantxa beroan pasa

3- Gerrentxokoa ogi xerra batean ezar

4- Gorritu duzuna (biper-handia + Kintoa xingarra) gerrentxoko gainera isuri; gatza eta Ezpeletako biperra bota, maite duzun bezainbat.