EZPELETAKO BIPERREZKO ETA OSSAU IRATI GASNAZKO ARROLTZE MOLETA

Ezpeletako Biperrezko eta Ossau Irati Gasnako Arroltze Moleta

EGIZU BASKARI

OSAGIAK :
  • 6 arroltze
  • Ossau Irati gasna kubo ttipiak
  • Axaleko itsas gatza
  • Ezpeletako biperra
PRESTAKETA :

1- Arroltzeak hauts eta azkarki jo

2- Axaleko itsas gatza eta Ezpeletako biperra gehi

3- Nahas

4- Nahasketa hori olioztatu zartagin bero batera bota

5- Segundo batzuez, arroltzeak zurezko koilaraz nahas, denetan berdin har dezaten, su bizitan

6- Zartagina astindu, hondoa lot ez dadin

7- Ossau Irati gasna kubo ttipiak moleta gainean bana

8- Azpialdea doi bat gorritzen utz; gainaldea samurra izan behar da

9- Segidan plater batean zerbitza, moleta 2 ala 3 aldiz plegatuz

Amarrua: Arroltze moletan belar fresko xehatuak ala Kintoa xingarra ezar ditzakezu, baita AOP Ezpeletako biper osoa ere, freskoa ala idortua, lehenik oliba oliotan berotua.