NORTASUN FITXA
- Jatorria : Mexiko
- Familia : Solanazeoak
- Mota : Capsicum
- Espeziea : Annuum L.
- Barietatea : Tokiko Capsicum annuum aldaera. Barietateen katalogo ofizialean “GORRIA” izena du
- Landarea : urteroko belarkara
- Neurria : 7-14 cm
- Klima baldintzak : Giro tropikala (berotasun goxo eta hezea)
- Scoville eskalako maila (1etik 10era) : 4
3 EZPELETAKO BIPER MOTAK
EZPELETAKO BIPER FRESKO OSOA
Ezpeletako biper fresko osoa fruitu aldatu gabea da. Ez du batere berde kolorerik, forma erregular eta konikoa du, azal leuna, eta 7 eta 14 cm arteko luzera du, kandua kanpo. Profesionalek baliatzen dute (ekoizleek, transformatzaileek), hauts ala produktu eratorri bilakatzeko.
EZPELETAKO BIPER SOKA
Gutienez 20 eta gehienez 100 biper biltzen ditu, denak gorriak, neurri homogeneokoak, 7 eta 14 cm artekoak, kandua kanpo. Sokak etxaldeetan egiten dira, eskuz: biper fresko osoak elikadurarako hari bati lotzen zaizkio, kandutik.
EZPELETAKO BIPER HAUTSA
“Ezpeletako biper” hautsaren kolorea laranjatik gorri ilunerakoa da. Fruitu, txigor edo/eta belar idor usainak ditu nagusi. Bizia da, baina ez du erretzen. Aroma aski iraunkorrak ukan ditzake; ahosabaian mailaka sentitzen da eta berotasuna eragin dezake. “Ezpeletako biper” hautsak gustu azukretsua edo/eta garraztasun doi bat ukan ditzake.
Biperra aski fin eho behar da, zatikiak ez daitezen 5 mm baino gehiagokoak izan. Biperrari koloragarri, gehigarri edo kontserbagarri ororen gehitzea debekatua da. Ezpeletako biper hautsa etxalde bereko biperrez soilik egiten da.
ESKUALDEA
ESKUALDE BAKOITZA, BEREZ, BERDINGABEA DA, EZIN DA LEKUZ ALDATU.
Ezpeletako biperra natura-ingurumen abantailatuaren bihotzean loratzen da.
Muino eta tontor arteko xokoan, ozeanotik hurbil, sormarkaren eremuak mikroklima berezia du: tenperatura goxoak udan, eta euri anitz, erliebe malkartsua sortzen duen haize naturalez orraztua. Bioklima horrek, giro subtropikalaren eite duenez, Ezpeletako biperra ontsa hazten eta garatzen laguntzen du.
Ohituren eta trebetasunen iraunarazteko eta klima bero eta hezea kontuan harturik, Ezpeletako biperraren sormarkaren eskualdeak ekoizpen-eremu mugatua du, Ipar Euskal Herriko mendebaldean, Pirinio Atlantikoetako departamenduan, 10 herritan :
-Zuraide eta Larresoro (osoki),
-Ainhoa, Uztaritze, Itsasu, Haltsu, Jatsu, Kanbo, Ezpeleta, Senpere (partez).
Eskualde horrek dizkio gure espeziari berezitasuna eta kalitate paregabea ematen.
BIPERRAK EREMU GEOGRAFIKOAN EKOITZI, TRANSFORMATU ETA PAKETATU BEHAR DIRA.
Piment d’Espelette-Ezpeletako Biperra AOP sormarkaren baldintzen bildumaren baldintzetako bat.
HAZITIK HAUTSERA
AOP EZPELETAKO BIPERRAREN EKOIZPEN ZIKLOA
HAZIEN HAUTATZEA
Biperren biltzean, ekoizle bakoitzak landare goiztiarrak, sendoenak, postura ederrekoak eta fruitu tipikoak sortzen dituztenak hautatzen ditu, eta horiei haziak hartzen. Ekoizleen hautaketan oinarritu ekoizpen molde horrek sarea zinez berezi egiten du, eta “GORRIA” barietatea kontserbatzen.
EREINTZA
Martxoan, hautatu haziak ereiten dira. Hozitzeko tenperatura onena 20° eta 22°C artekoa da. Hamabost bat egunen buruan, biperra “bi kotiledoi” egoerara iristen da.
BIRLANDATZEA
Lehen bi hostoak etzaten direlarik, bien artean hirugarren hosto bat agertzen da; lehen egiazko hostoa dela erraten da. Garapen aldi horretan, landare bakoitza aitzinetik lurbeltzez bete ziloketan birlandatzen da, handitzeko behar duen tokia ukan dezan. Il aura ainsi l’espace nécessaire à sa croissance. Bi hilabetez, landare gazteak berotegien gerizan uzten dira.
LANDATZEA
Eguraldia egokia delarik, apiril/maiatzean, lurrak prestatzen dira. Landareak apirilaren 1.a eta uztailaren 15a artean landatzen dira lurrean, lur hutsean ala partez estalian. Landareen artean 40 cm uzten da, biperrondoek ontsa garatzeko behar duten gehieneko dentsitatearen ez gainditzeko. Landatzen hasi eta hilabetera eta uztailaren 15etik goiti, lursailen ureztatzea debekatua da.
ARTATZEA
Landatu eta, ekoizleek landareei zurkaitzak ezartzen dizkiete, eta belar tzarrak artoski kontrolatzen dituzte. La pratique du binage dans les allées favorise l’oxygénation de la terre. . Lerroetan jorratuz, lurra oxigenatzen da, ur gehiegi pila ez dadin eta lurra tinka ez dadin, bestela erroak itoko bailirateke, landareak hitzeraino.
HANDITZEA
Tenperaturen berotzeari eta euri handiei esker, landareak zinez laster handitzen dira, eta uztail erdian metrora heltzen dira. Landarea neurrira iritsi eta, loreak etengabe ateratzen dira, lehen izotzak iritsi arte.
BILKETA
Biper lursailetan, kolore gorriaren agertzeak uzta garaia iragartzen du. Biperra eskuz biltzen da, epeka, agorriletik lehen izotzak jin arte eta berantenaz abenduaren 1.ean.
HAUTATZEA ETA ONTZEA
Bildu eta berehala, biper uzta garbitzen eta sailkatzen da. Biper guziak edo parte bat hauts bilakatzeko atxikitzen dira. Biperrak burdin saredun kutxetan banatzen edo soka luzeetan sartzen dira, ontzen segi dezaten (gutienez 15 egunez). Biperrak emeki deshidratatzen dira, eta fruituak idortu ahala, aromak harmoniaz garatzen dira, tomate, biper lodi eta beste hainbat gustu eta usain ñabardura hartzen dutela.
TRANSFORMATZEA
Biperrak nahi bezain onduak direlarik, kandua eskuz kentzen zaie, eta berriz saredun kutxetan ezartzen dira, tabako idorgailuen gisako labeetan azken aldi batez idortzeko, tenperatura aski eztian. Labetik ateratzean, biperrek kurruskatzen dutelarik, xehatzen dira, biper hautsaren egiteko. Finago ala lodiago xeha daiteke, gustuen arabera, bizitasunaren adierazteko; aldiz, ez da sekula hazi osorik uzten.
*Ezpeletako biper bildu berria soken egiteko ere balia daiteke, eta biper sokak fresko ala idorturik saltzen dira.
*Biper freskoa ere balia daiteke, produktu transformatuen egiteko.
PAKETATZEA
Hautsa bi moldetan paketatzen da, kontsumitzaileengana joateko :
• Pisu zehatz eta bakarreko zakutxoak: 250g, 500g, 1kg, 5kg.
• Hermetikoki hetsi berinazko ontziak.
GURE KALITATE BERMEAK
Bi logo hauek egiazko AOP Ezpeletako biperra bermatzen dute.
Logo hau sindikatuarena da. AOP Ezpeletako Biperraren jatorria, trebetasuna eta kalitatea bermatzen ditu.
Europako AOP ikurrak produktuaren izena Europar Batasun osoan babesten du.
SORMARKAREN EMATEKO IRIZPIDEAK
Baldintzen bilduma zorrotza
arauak puntuz puntu zehaztuak dira: aire zabalean landatzea, tratamendu fitosanitarioak “ez sistematikoak” izatea, biperren eskuz biltzea…
Informazio gehiago:
baldintzen bilduma telekargatu
Hazkuntza, kontrolak
Ekoizleek, transformatzaileek eta paketatzaileek hartu engaiamenduak kontsumitzaileari iritsi arte bete daitezen, trazabilitate-sistema oso batek Ezpeletako biperra lursailetik eroslera segitzen du. Sistema hori erakunde ziurtatzaile independenteak kontrolatzen du.
Dastaketa
Dastaketa Agente ziurtatu batek hauts sorta bakoitzetik lagin bat hartzen du, eta epaimahai trebatu bati anonimoki aurkezten. Epaileek azterketa organoleptikoa egiten dute, zenbait urratsetan. Kolorea, aromen indarra, bizitasunaren kalitatea eta beste hainbat irizpide neurtzen dituzte.
Sokentzat eta fresko osoentzat, kolorea eta biperren homogeneitatea dute kontrolatzen.
Etapa horien guzien bururatzeko, sintesi-ohar bat adierazten dute, eta produktuaren tipikotasunaren arabera, sormarka ematen ala ukatzen.