OSAGAIAK :
- 8 lasagna pasta lauki
- 600 g brokoli
- 230 g onddo barrengorri
- 2 tipula
- Baratxuri zizter 1
- 40 cl esnegain erdi lodi
- 150 g Gruyèreko gasna arraspatu
- Gatza
- 4 g AOP Ezpeletako biper hauts
PRESTAKETA :
1- Tipula xerra meheka motz eta su eztitan urtaraz, 5 minutuz.
2- Brokoliak eta baso erdi bat ur gehi. Estal eta su ertainetan egosten utz, ura lurrundu arte eta brokoliak samurrak izan arte.
3- Onddoak garbi eta kubotan motz.
4- Zartagin batera, 2 koilaratara oliba olio bota eta onddoak gorriaraz, etengabe nahasiz, ur guzia bota arte.
5- Esnegainaren erdia gehi eta nahasketa loditu arte nahas.
6- Baratxuri ttipitua, gatz miko eder bat eta AOP Ezpeletako biper hautsa gehi.
7- Brokoliak eta tipula saltsa horretan sar, baita Gruyèreko gasna arraspatu ahurtara ttipi bat ere. Ontsa nahas.
8- Labea 180°Cra beroaraz (6 termostatoa). Laberako plater baten hondoa esnegainez estal eta esnegaina lasagna pastaz estal.
9- Barazki nahasketaren 1/3a isuri eta denetan berdin ezar. Ondotik, beste lasagna pasta geruza bat ezar.
10- Eragiketa hori bera 2 aldiz berriz egin: esnegaina, barazkiak, lasagna pasta laukiak. Azken geruza lasagna pastazkoa izan behar da.
11- Esnegainez estal, ontsa zabal eta gelditzen zaizun Gruyèreko gasna arraspatua zabal.
12- 40 minutuz labean utz.